Egitasmoak

Jardueraren zati handi bat proiektuen bidez garatzen dugu.

Eremu digitalari lotutako euskarazko ekimenak dira, euskal gizarteari eta, bereziki, gazteei zuzenduak, euskarak ingurune digitalean presentzia eta erabilera bermatu eta zabal dezan.

Askotarikoak izan ohi dira, baina beti kultura digitalarekin lotutakoak, eta honako gai hauetan zentratzen dira: gazteak eta sare sozialak, euskarazko bideojokoak, digitalizazioari buruzko hezkuntza edo euskarazko kultura digitalaren sustapena.