Guri Buruz
XEDEA
Azkue Fundazioaren helburua ingurune digitalean euskararen erabilera eta presentzia sustatzea da, horretarako sektoreko eragileen lanaren erakusleiho eta kolaboratzaile izan nahi du, euskarazko gaien eta tresnen ezagutzari, sorkuntzari eta hedapenari arreta eskainiz. Era berean, proiektu digitalak martxan jarri nahi ditu elkarlanean, gazteei lehentasuna emanez, bereziki Bizkaian.
IKUSPEGIA
Azkue Fundazioak lanean dihardu euskaldunek gainerako edozein hizkuntzaren hiztunek dituzten eskubide eta aukera berdinak izan ditzaten ingurune digitalean; euskarazko ingurune digitalean erreferente izan nahi du, eta horretarako mota guztietako jarduerak antolatuko ditu.
Euskara: Fundazioaren muina hizkuntza da. Ingurune digitala hizkuntzaren testuingurua da, eta estuki lotuta dago hizkuntzaren erabilerarekin. Horregatik, Fundazioaren jarduera-eremua euskararen eta ingurune digitalaren bidegurutzean kokatzen da.
Aliantza sarea: Fundazioak erabaki behar du zein bidaide hartuko dituen ibilbide berrian, eta elkarte, mugimendu eta erakunde horiekin epe ertain eta luzeetarako akordioak egin behar ditu, bai Fundazioarentzat, bai beste horrentzat onuragarriak izango direnak.
Elkarlana: Fundazioak ondo bereiziko ditu bere zerbitzu-hornitzaileak eta aliantzak, eta bigarrenekin, parekidetasunez jokatuko du beti, elkarlanerako akordioen bidez.
Kultura digitala: Kolaborazioa, ezagutzaren zabalkundea, konpromiso baxuko partaidetza arina… kultura digitala osatzen duten balioak oso kontuan izango ditu jarduerak diseinatzerakoan.
Gardentasuna: Fundazioak ahalik eta azalpen zehatzenak emango ditu bere jardunbidea ulertarazteko, eta gardentasunez jokatuko du deialdi guztietan.
Euskararen Etxea
Horretaz gainera Azkue Fundazioak Euskararen Etxea kudeatzen du: Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu: Euskararen Interpretazio Zentroa, Espazioen lagapena eta Lantoki Kooperatiboa.
Patronatua
PRESIDENTEA
Leixuri Arrizabalaga Arruza, BFAko Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua
IDAZKARIA
Isaac Amezaga Larrazabal, BFAko Euskara Zuzendari Nagusia
KIDEAK
- Begoña de Ibarra Zuazo, BFAko Kulturako Zuzendari Nagusia
- Javier Bikandi Irazabal, BFAko Koordinaziorako eta Estrategia Digitalerako Zuzendari Nagusia
- Asier Haza del Cerro, BFAko Euskara, Kultura eta Kirol zerbitzu orokorren Zerbitzuburua
- Eider Inunciaga Serna, Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta nazioarteko Gaietako sailaren zinegotzi-delegatua
- Junkal Gutierrez Mangado, EHU-UPVko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordea
- Xabier Riezu Arregi, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Hizkuntza Politikako Errektoreordea
- Andres Urritua Badiola, Euskaltzainburua
Bikain Ziurtagiria
Bikain ziurtagiriak erakundean euskarak duen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen du, eta Azkue Fundazioak goi mailako ziurtagiria eskuratu zuen 2016an; hau da, urrezko Bikain ziurtagiria.