HAMARRATZ ESKOLA-PROGRAMA

Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean
Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean 2026/27 ikasturtean
Eskola-programa berritzailea da; teknologia modu kontziente eta arduratsuan, eta, euskaraz erabiltzen ikasteko espazioa da.
Bi orduko saio dinamikoan, ikasleek ingurune digitala ulertu, zalantzan jarri eta eraldatzeko baliagarriak izango zaizkien tresnen berri izango dute.
Erabat sortzailea eta kritikoa da, inolako baliabide teknologikorik erabiltzen ez duena.
Egin erreserba azpiko botoian sakatuta.
BESTE PROIEKTU BATZUK
Euskararen Etxea
Horretaz gainera Azkue Fundazioak Euskararen Etxea kudeatzen du: Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu: Euskararen Interpretazio Zentroa, Espazioen lagapena eta Lantoki Kooperatiboa.









