Gailuak edozein web orritatik euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu, eta, gainera, itzulitako testuak irakurtzen ditu; Itzuli itzultzaile neuronalak 41 milioi itzulpen egin ditu orain urtebete sortu zenetik gaurdaino

Eusko Jaurlaritzak luzapen bat jarri du herritarren eskura, Itzuli itzultzaile automatikoari lotzeko. Hala, tresnen katalogoa zabaldu du, ikasle eta profesionalentzako testuak errazago eta hobeto itzultzeko. 3.700 erabiltzaile inguruk deskargatu dute dagoeneko Itzuli + (itzuliplus) tresna barra hau sortu eta herritarren eskura jarri zenetik.

Gainera, itzultzaileak erabiltzaileari itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurtzeko aukera ematen dio, eta horrek interprete-lanetan eta ikusmen-urritasuna edo dislexia duten pertsonentzat aukera interesgarria ematen du.

Itzuli + oso tresna gomendagarria da testuen elaborazioan eta itzulpenean; ikasleek eta gurasoek maiz erabiltzen dute itzulpenetarako eta, halaber, oso erabilgarria izan daiteke esparru akademikoetan eta erakunde publikoekiko komunikazioetarako. Tresna barra honek Interneten dauden erraminta batzuk bakar batean batu ditu: Itzuli itzultzaile neuronala, hiru hiztegi (Elhuyar, Morris eta Collins), euskarazko Wikipedia eta ahots sintesia.

Itzuli + Firefoxetik deskargatzeko esteka hau da: https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/itzuli/

Eta Chrometik: https://chrome.google.com/webstore/category/extensions

Informazio gehiago eta ikus-entzunezko materiala, Irekian: https://bit.ly/37S8PGs