Lankidetzak

Euskarazko kultura digitalean edo euskalgintzan lan egiten duten eragileekin elkarlanean egiten ditugun proiektuetan gauzatzen dira.

Eremu digitalari lotutako euskarazko ekimenak dira, euskal gizarteari eta, bereziki, gazteei zuzenduak, euskarak ingurune digitalean presentzia eta erabilera bermatu eta zabal dezan.

Kolaborazio horien emaitza askotarikoa da, eta ingurune digitalarekin lotuta dago beti: podcastak, kultura digitalari buruzko euskarazko irratsaioak, Wikipedian argitaratzeko bideo pedagogikoak edo Twitch bidez zabaltzen diren gazteentzako ikus-entzunezko saioak.