Instagrameko zuzendari exekutibo Adam Mosserik esan du konpainiak 13 urtetik beherakoentzako sare sozialaren bertsio bat sortu nahi duela, adin horretako gaztetxoek aplikazioa erabili dezaten, baina eremu mugatu batean.
Gazteentzako bertsio horren erabilera-esperientzia Facebook-ek beste aplikazio batzuetan ezarri duenaren antzekoa izan liteke; esaterako, Facebook Messenger Kids, zeina 13 urtetik beherakoentzat den. Beste sare sozial batzuek ere antzeko produktuak dituzte adin txikikoentzat, hala nola, YouTube Kids.
Hartara, Facebook-ek erantzuna emango lioke 13 urtetik beherakoek Instagramen sartzeko egiten duten eskaerari. Instagram horretan, zeina 13 urtetik beherakoentzat baino ez litzatekeen izango, gurasoek erabateko kontrola izango lukete eta erabateko gardentasuna egongo litzateke beren seme-alabek plataforma horretan egiten duten jardueraren berri izan dezaten.
13 urtetik beherakoentzako Instagram horren arduradun Pavni Diwanji izendatu dute. Zuzendari horrek, bere garaian, Googlerentzat lan egin zuenean, bai eta YouTube Kids-en garapena gidatu ere.
Gogoratu behar da, gaur egun, Instagramen erabilera-politikak debekatu egiten duela 13 urtetik beherakoak sartzea, nahiz eta konpainia permisiboa den erabiltzaileen adin erreala kontrolatzeko orduan, hau da, erregistratzen direnean.
Hala ere, azken asteetan, konpainiak zenbait ekintza burutu ditu gazteen segurtasuna bermatzeko, tartean, erabiltzaile helduen eta adingabeen artean mezu pribatuak trukatzeko aukera murriztu du.