Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) elkarlanean, Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2021 zabaldu du.

Ekimenaren xedea hauxe da: humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzea eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea.

UEUren arabera, “Dokumentuen digitalizazio masiboarekin, sare sozialen eztandarrekin eta hizkuntz teknologien hedapenarekin arloen arteko lankidetza abiadura biziz garatzen ari da. Esparru bien artean eremu berriak ere ireki dira ikerketari eta berrikuntzari begira”, eta hor kokatzen da hirugarren deialdi hau.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskarazburutuko dira.
  • Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da, diru-poltsa esleitzen den egunetik hasita.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabeaizan behar du. Ikerketaren helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da.
  • Ikerketaren emaitza gisa txosten bat eta gutxienez euskarazko artikulu zientifiko bat(UztaroEkaiaEuskarazko Hedabideen UrtekariaKondaira…) sortu beharko dira.
  • Horrez gain, ezagutza librea sortu, elkartrukatu edota zabaltzeko asmoa duten datuak edota programaksor litezke, beti lizentzia libreekin zabaltzeko modukoak.
  • 000 euroko 2 diru-poltsaaurreikusten dira. Nahi izanez gero Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute irabazleek, “Ikerlari egoiliar” bezala.
  • Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea urriaren 31era arteegongo da zabalik. UEUko webgunearen bidez aurkeztu beharko dira.

Jasotzaileak:

  • Ikerketa-lana nagusiki norbanakoei zuzenduta dago, baina lantaldeek ere jaso ahal izango dute. Edozein kasutan ikerlanaren zuzendari arduradun bat agertu beharko da.
  • Diru-poltsa jaso ahal izateko ezinbestekoa da unibertsitate mailako gradua (edo baliokidea den titulua) gaindituta izatea. Taldeen kasuan, partaide guztiek bete beharko dute baldintza hori.
  • Eskatzaileek beren euskara gaitasuna frogatu beharko dute EGA edo baliokide den titulu edo ziurtagiri bidez.

Informazio gehiago, hemen.

network-6566990_1280