Larunbat goizean, hilak 21, Azkue Fundazioak ondutako komiki digitalen lehiaketako  sari banaketa ekitaldia egingo da Euskararen Etxean, Bilbon, 11:00etatik aurrera. Lehiaketak Euskararen Etxea bisitatzera datozen ikastetxeetako taldeekin egindako lantegien emaitzak saritzea du xede.

Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan ondu da komiki tailerra. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu ostean, lantegi praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena.

Hiru gai jorratzen dira tailerrean: internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak, sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarean. Landutako gaiak, beraz, publiko tarte honetarako (Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergora arte) bereziki landutakoak dira, interesgarriak, baliagarriak eta didaktikoak.

Talde bakoitzak horietako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Sormenari eutsi behar izan diote beraz istorioa osatzeko.

sari-banaketa