Mezularitza aplikazio ezaguna gaurkotze handi bat egiten ari da, zeinak aplikazioa bera hankaz gora jarriko duen; iraultza hori, baina, ez da telefono mugikor guztietan gertatuko. Aplikazioaren gaurkotze handi hori erabiltzailearen segurtasunari lotzen zaio.
Hala, WhatsAppek jakinarazi du ezinbestekoa dela telefonoak sistema eragilearen azken bertsiora gaurkotzea, aplikazio berriak ondo funtziona dezan, izan ere, urtarrilaren 31tik aurrera aplikazioaren hainbat prestaziok ez dute funtzionatuko milioika mugikor zaharretan. Sistema eragile zahar horietan, esaterako, ezin izango da kontu berririk sortu edo dauden kontuak egiaztatu.
Finean, sistema eragile zaharrak dituzten milioika mugikorrek ezin izango dute aplikazio hori erabili.
Zein mugikorretan ez du WhatsAppek funtzionatuko?
Iphone
iOS 8 sistema eragilea edo zaharragoa erabiltzen duten iPhone telefonoetan ez du funtzionatuko.
iPhone 6 eta iPhone 6 Plus modeloetan funtzionatuko du baldin eta iOS 9 sistema eragilea gaurkotu bada.
iPhone 5, iPhone 5s eta iPhone 5c modeloetan funtzionatuko du baldin eta iOS 9 sistema eragilea gaurkotu bada.
iPhone4S: iOS 9 sistema eragilea gaurkotzeko ahalmena duten telefonoetan bakarrik funtzionatuko du.
iPhone4 eta aurreko modeloak: horietan ez du funtzionatuko, ezin baita sistema eragilea gaurkotu.
Android
Applek fabrikatutako hainbat modelotan gertatzen denez, Android sistema eragilea erabiltzen dute hainbat telefonotan ere ez du funtzionatuko WhatsAppek: 4.0.3, Ice Cram Sandwich, bertsioaren aurrekoak dituzten telefonoetan ezin izango da WhatsApp erabili; hots, Android 2.3.7, Gingerbread, sistema eragilea edo aurrekoak dituzten telefonoetan ez du funtzionatuko.
Whatsappen nobedadeak
Aplikazioaren bertsio eguneratuak prestazio berri hauek ekarriko ditu: Nabigatzaile bat aplikazioaren baitan; bilaketa zerbitzu aurreratua elkarrizketetan; ahots-oharrak entzuteko aukera mezuetan sartu gabe; profilak QR kode baten bidez identifikatzeko aukera; modu ilun berria, bateria aurrezteko; mezuak deuseztatzeko aukera eta argazkietarako filtroak, Instagramek dituen bezalakoak.