Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenak egiteko tresna automatikoek urrats garrantzitsua eman dute 2019an. Ondorioz, itzultzaile neuronalak sortu dituzte: itzulpenen corpusa aintzat hartzen dute, eta testuinguruaren araberako erantzunak ematen dituzte. Bada, itzultzaileok eskuragaerri dituzue sarea.eus webgunean.
Gai honen gehiago jakin nahiz izanez gero, Andoni Imaz kazetariaren artikulua hau argigarria da: (…) orain arteko sistemen arazoa da hizkuntza unitateak «modu soltean» tratatzen dituztela. Sare neuronalen bidezko itzulpen sistemen ereduek, berriz, «deep learning eta representation learning» teknikak erabiltzen dituzte: «Datuak modu hierarkikoan antolatzen eta erabiltzen ikasten dute. Horien arabera eraikitzen dituzte ereduak, eta horien arteko funtzionamendua prediktiboa da». Horra arrakastaren gakoa: «Itzulpen horiek askoz ere naturalagoak dira, koherenteagoak; erraz irakurtzen dira, esaldi barruko elementuen artean kohesioa eta lotura dagoelako.