Ikastaroa online egingo da, apirilaren 27tik ekainaran 11ra, eta bere helburua Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik modu praktikoan lantzeko gakoak ematea. Matrikula-epea apirilaren 21ean amaituko da.

Ikastaroaren metodologia praktikoa izango da, “helburua norberak bere ikastetxean Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako”.

Joseba Gabilondo Marques Hiruki Larroxa-ko kideak zuzenduko du ikastaroa: Gizarte Hezkuntzan Graduatua, Talde prozesuen Bidelaguntzailea, genero berdintasun agentea eta EHGAMeko kidea.

Izen-emateari dagokionez, “publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago”. Ikastaroa doakoa da, eta Nafarroako Gobernuak babestu du.

Informazio guztia, hemen.

net