Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa egingo da azaroaren 11n, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.
Aurtengo edizioan lau hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz. Bideojokoek gizartean betetzen duten funtzioaren garrantzian sakonduko da, ikuspegi soziologikotik abiatuta; euskararazko eduki sortzaileen komunitatea ezagutzera emango da, Euskal Twitch komunitateak nabarmenduz; bideojokoek hezkuntzan egindako ibilbidea errepasatuko da; bukatzeko, bideojoko garatzaile eta ekoizle baten bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuak partekatuko dira.
Jardunaldian jorratuko diren gaiak:
Aurtengo jardunaldian askotariko gaiak aztertuko dira, betiere bideojokoak eta euskara ardatz direla. Hala, Daniel Muriel soziologo eta ikertzailea bideojokoen garrantzi sozialaz arituko da; Eider Zabalegi eduki sortzaile eta bideojokozaleak edukiak sortzeaz eta euskaraz arituko da, biak uztartuz; UPV/EHUko irakasle Edurne Larrazak bideojokoak eta hezkuntza izango ditu hizpide; eta, azkenik, Highnoon Ekain bideojoko garatzaile eta ekoizlea bideojokoen sormen prozesuan murgilduko da.
Horiekin batera, mahai ingurua izango da Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleen parte hartzearekin.
Egitaraua:
9:45 | Aurkezpena | |
10:00 | Bideojokoen garrantzi soziala | Daniel Muriel |
10:30 | Eduki sortzaileak eta euskara | Eider Zabalegi |
11:00 | Atsedenaldia | |
11:30 | Bideojokoen bidez irakasten | Edurne Larraza |
12:00 | Bideojokoen sormen prozesuan sakonduz | Highnoon Ekain |
12:30 | Mahai ingurua | Digipen, Harrobia eta Tartanga ikastetxeetako ikasleekin |
Informazio gehiago: https://jokoteknia.eus/