Elhuyarrek hitz-jolas bat abiatu du, erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten; bost galdera erantzun ahalko dira egunero.

“Guztiok idazle bihurtu gaituen aro digital honetan, hizkuntza-mailaren inguruko kezka piztu da. Hori aintzat hartuta, hitz-jolasaren helburua da erabiltzaileei laguntzea akatsak antzematen eta horiek zuzentzen. Horretarako, Elhuyarrek segundo gutxi batzuetan egiten den ariketa bat sortu du.

Hitz-jolasaren erabiltzaileak bost galdera erantzun behar ditu, bi erantzunen artean aukeratuta. Amaieran, asmatutako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusiko ditu. Galderak askotarikoak izango dira: ortografia, deklinabidea, sintaxia…!”

Hitz-jolasa bi  tokitan aurkitu daiteke: Elhuyarren sare sozialetan, https://hiztegiak.elhuyar.eus/jolasaeta Elhuyar Hiztegiaren atarian.