Izarkomek Nola babestu zure bizitza digitala? tailer praktikoaren bigarren atala egingo du operadore kooperatibo horrek Bilbon duen egoitzan, azaroaren 28an, 19:00etatik aurrera.
Talaios eta Teks elkarteko kide Mattin Solis zuzenduko du saioa, eta ondorengo helburuak izango ditu:
- Google pribatutasun ezarpenak (eskuratutako datuak eta horiek nola kudeatu).
- Aplikazioa/programa alternatibo batzuk.
- Nola nabigatu modu seguruan (konfiguratu nabigatzailea).
“Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere”.
Tailerrean parte hartzeko, eman izena.