2021eko abuztutik aurrera softwarea ezin izango da gaurkotu. 2021eko abuztuaren 17an Microsoftek agur esango diogu Internet Explorer nabigatzaile mitikoari. Hortik aurrera, nabigatzaile ospetsua ez da bateragarria izango Microsoft 365eko aplikazio eta zerbitzuekin, hots, hodeiko produktibitate-plataformarekin. Plataforma hori hainbat erabiltzailek erabiltzen dute Microsoften aplikazioetako on line dokumentuak partekatzeko, besteak beste, Office, OneDrive eta Outlookzerbitzuak.
Halere, amaierara iritsi aurretik, Explorer gero eta baztertuago geratuko da: aurtengo azaroaren 30ean, Teams-ekin, alegia, lan partekaturako Microsoft-en aplikazioarekin, bateragarria izateari utziko baitio.
Microsoftek bere nabigatzaile zaharra baztertzeko hartu duen erabakiaren arabera, erabiltzaileek erabiltzen jarraitu ahal izango dute, baina «esperientzia oso mugatua izango da, edo ezingo dira konektatu Microsoft 365eko aplikazio eta zerbitzuetara», enpresak jakinarazi duenez.
Azken urteetan, batez ere Edge agertu zenetik, Explorer eragozpena baino ez da izan konpainiarentzat, zaharkitutako produktu bat baita. Hori dela eta, laster desagertu egingo da. Erabiltzaileek, seguru asko, ez dute bestelakorik sumatuko Internet bidez nabigatzen duen jendearen %2k bakarrik erabiltzen baitu Explorer, baina administrazioan lurrikara eragin dezake, zerbitzu telematiko asko Internet Explorer nabigatzailean oinarritzen baitira.