Adimen Artifizial Aplikatuari buruzko APPLAI 2025 izeneko kongresua egingo dute maiatzaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian. “ApplAI ez da biltzar soil bat, Euskadiko Adimen Artifizialaren ekosistemarentzako inpaktu handia duen elkargunea baizik”, azaldu dute antolatzaileek ekimenaren webgunean.
Basque Artificial Intelligence Center-ek (BAIC) antolatu du biltzarra, eta sektoreko hainbat eragile bilduko ditu, ondoko helburua lortzeko asmoz: “Euskadin AAren ezarpena sustatzea, erkidegoan aurrerapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoan mugarri bat ezarriz”.
Lau atal izango ditu biltzarrak:
- Hitzaldi
inspiratzaileak:
“Nazioartean eta tokiko mailan sona duten adituek emandako hitzaldiak. Azken joerak, arrakasta-kasuak eta AAren ezarpen eraginkorrerako estrategiak partekatuko dituzte”.
- Erabilera-kasu
errealak:
“Enpresak eta erakundeak berrikuntzarako eta inpaktu positiboa lortzeko AA nola erabiltzen ari diren erakusten duten adibide praktikoak”.
- Maila goreneko
networkinga:
“Konexioak egiten ditu sektoreko liderrekin eta adituekin, lankidetzak sustatzeko eta aukera berriak ezagutzeko”.
- Euskadirentzako erakusleihoa
AAren arloan:
“ApplAIk enpresen, prestakuntza-eragileen, ikerketa-zentroen eta sektore publikoaren arteko lankidetza sustatzen du, AAren ekosistema sendoa eta erakargarria bultzatuz nazioarteko ikuspegiarentzat”.
Jardunaldian parte hartuko duten hizlarien zerrenda, hemen.