“Arrakala: Mugikorraren oinarrizko erabilera I. tailerra” antolatu du Izarkomek maiatzaren 30ean, Bilboko nodoan (Goienkale, 14), 19:00etatik aurrera. Eider Imaz Izarkomeko kideak zuzenduko du saioa, eta presentziala izango da, baina online ere emango dute.
Izarkomen arabera, “zertaz ari gara arrakala digitalaz ari garenean? Bizitza digitalerako sarbidearen deskonexio partzial edo erabatekoaz ari gara. Deskonexio horren ondorioa da teknologietarako eta Interneterako, eta ondorioz oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea duten eta ez duten pertsonen artean sortzen den urruntzea.
(…) Zoritxarrez baina, Interneterako sarbidea ez da unibertsala, eta horrek gizarte-bazterketako baztertze bide berri bat eragin du, arrakala digitala deiturikoa. Pitzadura horrek, hainbat alderditan eragiten du: ezagutzan, herritarren parte-hartzean, hezkuntzan, lan-aukeretan, etab”.
Lantegiari buruzko Informazio gehiago, hemen.
Halaber, Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gidaren aurkezpen birako hurrengo hitzordua ekainaren 5ean egingo du Izarkomek, Donostiko Kaxildan, 18:00etan.