Elhuyar Fundazioko Orai NLP adimen artifizialeko zentroak AskHezi izeneko tresna ondu du. Umeen ahotsen bidez funtzionatzen duen diktaketa-sistema bat da, eta hitzezko euskara transkribatzeko egin dute. Horretaz gainera aldaketak egin edo akatsak zuzendu daitezke, hitzezko aginduen bitartez.

Ikasle guztien inklusibitatea lortzeko plataforma da AskHezi, eta pasa den astean tresnaren demo bat aurkeztu zuten Orain NLPko kideek.

Horretarako, Euskal Herri osoko hainbat ikastola eta eskola publikotako 479 ikasleren ahotsak grabatu dituzte. 70 000 grabazio baino gehiago egin dira. “Sistema hau oso erabilgarria izango da ezintasun motorrak dituzten haur eta gazteen ikasketa prozesuan, euskaraz tekleatu beharrik gabe idatzi ahal izango baitute, testua ahots bidez diktatuz”.

Informazio gehiago, hemen.