Azkue Fundazioko 2024ko jardunaren memoria argitaratu dugu. Fundazioaren xede nagusia euskara sustatzea da eremu digitalean, baina horrekin batera, Bilbon kokatutako Euskarararen Etxea ere kudeatzen du.
Hala, memorian, bi erakundeen jarduna jaso da:
- 2024ari dagokionez, Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ) Europako Kontseiluko Kultura Batzordeak ematen duen 2025eko museoen saria jaso du, eta horrek bultzada ekarriko dio 2023an inauguratutako EIZ berrituari. Saria Estrasburgon hartuko dugu apirilaren 7an.
- Horrekin batera, Euskararen Etxetik inoiz baino jende gehiago igaro da, 10.000 lagun inguru: “9.881 lagun pasatu dira Euskararen Etxetik, 2023an baino 2.131 pertsona gehiago. Euskararen Etxearen ibilbideko daturik onena da. Hartara, pozteko albistea da, zalantzarik gabe”.
- Azkue Fundazioa, bestalde, betiko martxan aritu da urte osoan. Hori dela eta, eremu digitalari lotutako hainbat egitasmo egin dira, tartean, gazteei zuzendutako Memeka
Memoria irakurtzeko, sartu hemen.