Azkue Fundazioko 2025eko jardunaren memoria argitaratu dugu. Fundazioaren xede nagusia euskara sustatzea da eremu digitalean, baina horrekin batera, Bilbon kokatutako Euskarararen Etxea ere kudeatzen du.

Hala, memorian, bi erakundeen jarduna jaso da:

  • 2025ari dagokionez, Euskararen Etxeak eta bere Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ) Europako Kontseiluko Kultura Batzordeak emandako saria jaso zuen Estrasburgon, apirilaren 7an. 
  • Sari horren ondorioz, 2026an Urteko Europako Museoen Sarien (EMYA) Kongresua eta Sari-banaketaren ekitaldia antolatuko ditugu Bilbon European Museum Forum erakundearekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.
  • Azkue Fundazioa, bestalde, betiko martxan aritu da urte osoan. Hori dela eta, eremu digitalari lotutako hainbat egitasmo egin dira, tartean, gazteei zuzendutako Memeka proiektuaren bigarren edizioa.

Memoria irakurtzeko, sartu hemen.