BERRIAk adimen artifiziala erabiltzeko ezarri dituen irizpide deontologikoak zehaztu ditu, eta ekainaren 17an, jendartean aurkeztuko ditu. Ekitaldia Donostiako Viktoria Eugeniako Club aretoan egingo dute, 19:00etatik aurrera.

Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna eta Eider Goenaga zuzendariordea izango dira aurkezpenean.

BERRIAk dekalogo batean bildu ditu adimen artifizialari buruzko irizpide deontologikoak, eta dekalogo hori estilo liburuan ere jaso dute, “eta hartan laburbildu da nola jokatuko den adimen artifizialari dagokionez, garbi egon dadin nola, noiz eta zertarako erabil daitekeen, eta erabiltzea zilegi denean zer betebehar izango diren ezinbestean”.

Informazio gehiago, hemen.