Maiatzaren 16tik 18ra bitarte egingo dute Inmaterial 2024, digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimentalaren edizio berria. Artearen eta teknologiaren inguruan ardazten den ekimena da, eta aurten laugarrenez egingo dute, Living the Uncanny (ezohikoan edo ezerosoan bizitzea) izenburupean.
“Masahiro Morik formulatutako hipotesia den bailara asaldagarriko (Uncanny Valley) estetikari egiten dio erreferentzia. Erreplika antropomorfikoak gizakion itxura eta portaerara gehiegi gerturatzen direnean, ikuslearengan arroztasun edo gaitzespen erantzuna eragiten dutela proposatzen du. Une hori Adimen Artifizialaren (AA) erabileren ondoriozko estetika berrietara ere estrapolatu daiteke, non sorkuntza bisualetan, arrazoiren batengatik, ikusleak zerbait ezerosoa sumatzen duen eta, aldi berean, horiek ugaritzeak paisaia eta une estetiko berri bat osatzen duen, iruditeria kolektiboan kokatzen dena eta, akaso, akatsaren edertasuna besarkatzea proposatzen diguna”.
Edizio berri honek Dabadaba aretoaren laguntza izan du, musika elektronikoko eta ikus-entzunezko emanaldi esperimentalen egitaraua prestatzeko.
Informazio gehiago, hemen.