- Etxebarri BHI-ko 116 ikasle inguruk parte hartuko dute proiektuan, hain justu, DBH 3koek (83 ikasle) eta Batxiler 1 (22 ikasle) eta 2koek (11 ikasle). Ekimena Etxebarriko Udalarekin lankidetzan garatu.
- Iaz Bermeoko hiru ikastetxeetan egin zen egitasmoa estreinakoz, eta oso balorazio ona jaso zuen.
- Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea.
- Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan.
- Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak.
- Prozesuan lortutako azken emaitzak ezagutaraziko dira eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz.
Helburuak:
Xede nagusia: Digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea.
Helburu horri lotuta dauden zenbait galdera zehaztu ditugu, hausnarketa horretan sakontzeko edo hausnarketa bera bideratzeko:
- Nortzuk ari dira geratzen digitalizazio prozesuen bazterretan?
- Automatizazioaren ondorioak, hizkuntza gutxituak nora, lanaren etorkizuna, nork egiten du Internet… Generoa, migrazioa… ikuspuntuak lantzeko asmoz.
- Teknologiak bizitza errazten digu?
- Zer hobetzen du eta zeri egiten dio kalte? Erosotasunaren edo erraztearen ordaina zein da?
- Zein da emozioen eta gure digitalizazio ereduaren arteko harremana?
- Arretaren ekonomia: erabiltzen ditugun zenbait zerbitzuk nola lortzen dute gure arreta mantentzea gure emozioez baliatuz eta zein eragin izan dezake horrek gure bizitzetan.
- Non geratzen da gorputza?
- Zertarako behar dugu gorputza, non kokatzen da gure gorputza eremu digitala bitartekoa denean?
- Non nago Interneten nagoenean?
- STEAM, azpiegiturak ulertzeko moduak, Interneteko eredu alternatiboen ikerketa,…
- Nola nago Interneten nagoenean?
- Bullying-a, albiste faltsuak, adikzioak… jokabideak lantzeko asmoz.
Horretarako…
Ikastetxean, ikasleek proiektuak garatuko dituzte urrian eta azaroan: Euskara eta digitalizazio prozesuak ardatz dituzten proiektuak.
- Ikastetxean eta/edo gazteen artean gertatzen diren digitalizazioari lotutako harremanen gainean hausnartzeko.
- Prozesuaren emaitza gazteek sortua eta gazteentzat izan beharko da.
Ikastetxearen proiektua:
- 3D diseinuari lotutako egitasmoak eta sofwtare eta hardware irekiarekin robotikaren hastapenak landuko dituzte.
Proiektuen emaitzen aurkezpena:
- Behin proiektuak amaituta, emaitzak ikastetxean aurkeztuko dira, talde guztiek egitasmoa guztien berri izan dezaten.
- Emaitzok, sareko gordailu batean bilduko dira, Creative Commons lizentziapean, partekatzeko asmoz. Hala, guztion esku egongo dira.