Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Aposizioak noiz eta nola izenburuko ikastaroa ondu du Euskararen Etxean, Bilbon, azaroaren 7an, 16:00etatik 20:00etara. Saioa Juan Garziak zuzenduko du. Izena emateko epea zabalik da, azaroaren 7tik 14ra, biak barne.

EIZIEren arabera, “euskaraz izen-sintagmek duten osaeran, inguruko erdaren kontrakoa da ezinbestean osagaien hurrenkera: determinatzailea azken buruan, eta hari erantsiak kasu-markak zein (kanpo-)aposizioak. Hori dela eta, aposizioak eransteko prozedurak ezin daitezke izan berdinak, eta, kasu askotan, aposizio-egiturara jotzea bera ere ez da egoki(en)a izango. Ez dago esan beharrik nolako presentzia zabala duten halako egiturek prosa formalean, eta, bereziki, testu teknikoetan”.

Gai hori lantzeko ikastaroko partaideen testuetatik abiatuko dira, EIZIEk bere trebakuntza-saioetan egin ohi duen bezala. “Hartarako, bakoitzak helarazi behar digu eskuartean darabiltzanen adierazgarri den testu zatitxo bat. Kasu honetan, itzulpenen jatorrizkoa ere oso baliagarri izango zaigu”.

Informazio gehiago eta izen ematea.