Euskarabildua jardunaldiaren antolatzaileak teknologia-burujabetzarem inguruan ardazten diren proiektuak bilatzen ari dira; hain zuzen ere, 2025eko azaroan egingo da jardunaldiaren 14. edizioa.

“Euskal Herrian garatzen ari diren aplikazio, tresna teknologiko, zerbitzu eta bestelako ekimen burujabeak ezagutzera ematea da gure helburua, eta horregatik, deialdi bat irekitzea erabaki dugu”.

Proposamenak maiatzaren 30era bitarte jasoko dituzte, eta horretarako, egitasmoa e-posta honetara bidali beharko da: info@euskarabildua.eus

Zure proiektua teknologia burujabetzarekin lotuta badago —izan software librea, hodei propioan oinarritutako zerbitzuak, datu pribatuen kudeaketa burujabea, sare deszentralizatuak edo antzeko esparruren batean—, eta zure esperientzia Euskarabilduan partekatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!”

Informazio gehiago, hemen.