2025eko Belarriprest eta Ahobiziek haien bizipenak azaltzeko gunea dute jada sarean: https://euskaraldia.eus/bizipenak/.

Bizipen horiek hiru modutan adieraz daitezke: idatzita, bideoa eta audioa: “11 egunetako ariketan bizi dituzun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu gurekin bizi izan dituzun egoerak, topatu dituzun sorpresak, zure erronkak zeintzuk izan diren eta zer gertatu zaizun…”.

Euskaraldiaren antolatzaileek, halaber, ekimenaren balorazio ona azaldu dute: “Inoizko herri gehienek antolatu dute laugarren edizio honetako Euskaraldia. Benetan berri pozgarri da euskararen biziberritzean lanean dihardugun eragile eta norbanako guztientzat. Horrek esan nahi baitu, inoizko herri gehienetan piztu dela ariketaren beharra eta antolatzeko ilusioa. 450 herri izan dira, Euskaraldian murgildu direnak”.

Balorazioari buruzko informazio gehiago, hemen.