Etakitto elkarteak Euskararen Transmisioari buruzko 10. mintegia egingo du martxoaren 11n, Eibarko Portalean. Izen-ematea otsailaren 18an abiatuko da, eta www.etakitto.eus webgunearen bidez egin ahalko da.
Antolatzaileen arabera, “mintegiaren 10. edizioa izango da, eta berezia izatea gustatuko litzaiguke. Hala, ohiko formatutik apur bat aldenduta, transmisioaren gaia ardatz moduan hartuta, beste gai batzuk landuko ditugu solasaldi formatuan”.
Solasaldietan 2-3 adituk parte hartuko dute, eta hirugarren aditu batek saioa zuzendu eta dinamizatuko du.
Egitaraua
8:45- 9:00: Harrera eta material bilketa
9:00- 9:10: Hasiera ekitaldia
9:15- 10:00: Transmisioa eta sozializazioa, zertaz ari gara?
Paula Kasares eta Jone Miren Hernandez. Dinamizatzailea Jaime Altuna
10:05- 10:50: Euskeraren rola gazteen bizitzan.
Jokin Uranga eta Ane Pedruzo. Dinamizatzailea Maite Asensio
10:55- 11:45: Euskaldun berriak, noiz arte berri?
Esti Amorrortu, Edorta Lopez Rey eta Pello Jauregi. Dinamizatzailea Arrate Gisasola
11:45- 11:55: Performance-a
11:55- 12:20: Kafea eta argazkia
12:25- 13:15: Migrazioen aukerak
Petra Elser eta Gorka Moreno. Dinamizatzailea Miren Baranguan
13:20- 14:05: Euskararen marka eta herrigintza
Jon Maia, Jose Mari Agirretxe (Porrotx) eta Zaloa Urain. Dinamizatzailea Estitxu Garai
14:05- 14:30: Etorkizunerako erronka eta aukerak: instituzioak
Estibalitz Alkorta (Eusko Jaurlaritza- HPS), Garbiñe Mendizabal (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Patxi Lejardi (Eibarko Udaleko Kultura eta Euskera Zinegotzia) eta Junkal Txurruka (Eibarko Udaleko Euskera Teknikaria) . Dinamizatzailea Ekhi Belar (…eta kitto! Euskara Elkarteko kazetaria)
14:30- 14:35: Itxiera ekitaldia