Yolanda Arrietak idatzi eta Aitziber Alonsok ilustratutako Oinutsik jauregian eta Nere Gabantxok sortutako Euskal alfabetoa liburuk argitaratu ditu Booktegik bere plataforman.

Lau eta zortzi urte bitarteko gaztetxoentzako lana da Oinutsik jauregian: “Herrialde hartako printzesari zapata gorri-gorriak oparitu zizkioten. Printzesa begira-begira geratu zen…”.

Euskal alfabetoa, berriz, zero eta hiru bitarteko haurrentzako liburu ikusgarria da: “Alfabetoa elkarrekin ikasi dezagun! Hizki bat, irudi bat. Era dibertigarri baten eta Euskal Kulturako pertsonai eta objektuen bitartez. Hau da hau, gure alfabetoa!”.

Booktegik eta Azkue Fundazioak, bestalde, lankidetza adostu dute idazleen elkarrizketak biltzen dituen ElkarrizKatea saioaren denboraldi berria babesteko asmoz. Aurten, Iban Zaldua, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran, Oier Guillan, Ana Malagon, Edorta Jimenez, Laura Mintegi eta Idurre Eskizabel eseriko dira Booktegiko ElkarrizKatea saioko aulkietan, Azkue Fundazioaren babesean. Ana Galarragak gidoiak prestatuko ditu, baita idazleen biografiak aurkeztu ere.

piper