Euskara eta bideojokoak sustatzen dituen Game Erauntsia elkarteak zortzi ataletan egituratutako gida bat plazaratu du gurasoentzat; bideojokoek gurasoengan zor ditzaketen zalantzak eta beldurrak argitzea du xede.
Game Erauntsiaren arabera, “argi dago bideojokoak gaur egungo aisialdiaren elementu nabarmenean bilakatu direla. Esan bezala, beldurra eragiten du horrek gurasoen eta hezitzaileen artean: gehiegizko erabilera arrisku esanguratsua da, eta hori ekiditeko bideak bilatzen dituzte. Halere, elementu positiboak ere aurki ditzakegu bideojokoen munduan. Harremanak lantzen ikasteko aproposak dira; gainera, denbora kudeatzen ere irakats diezakegute; emozioen kudeaketa lantzeko eraginkorrak dira, enpatia zein pentsamendu sortzailea areagotuz; bukatzeko, hizkuntzen ikasketarako ere lagungarriak dira!”
Hauexek dira gida osatzen duten zortzi atalak:
- Egungo bideojoko plataforma nagusiak
- Erronkak: noiz, zenbat eta nola?
- Adinkako sailkapenak
- Gurasoentzako kontrol tresnak eta ongizate digitala
- Bideojoko arrakastatsuenak gazteen artean
- Txikientzako bideojoko gomendagarriak
- Streaming plataformak, zuzenekoak eta eduki sortzaileak
- Bestelako zerbitzuak eta aholkuak
Informazio gehiago, hemen.