Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak sustatutako Ikusgela proiektuak eta Badalab laborategiak ingurune digitaleko erronkak jorratzen dituzten zortzi bideo ekoitzi dituzte; 4-5 minutuko bideoak dira, eta Leire Palacios kazetariak aurkeztuko ditu.
Astean bideo bat argitaratuko dute. Algoritmoari buruzko atala ikusgai dago: Algoritmoa: zer da? Eta nola eragiten digu?.
Ikusi bideoa jarraian:
Hurrengo bideotan, hainbat gai aztertuko dituzte, galderen bidez: Bideoetan hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: Zer da kutsadura digitala? Nola funtzionatzen du algoritmo batek? Adimen artifizialak zer ordezkatuko du? Zer da metabertsoa? Zein eragin izango du garatzen ari den teknologia horrek gure hizkuntza ohituretan? Irudika al dezakegu mundu bat, non informazio guztiak guk hautatutako hizkuntzan jasoko dugun?