Aurreko Bilkuran jorratutako gai bera izango dute hizpide aurtengo Informatikari Euskaldunen XII. Bilkuran: Adimen Artifiziala, “batere gaurkotasunik galdu ez duela iruditzen zaigulako”, iragarri du UEUk.

Jardunaldia uztailaren 1ean egingo da, Donostiako Ignacio Maria Barriola zentroan; zortzi orduko saioa izango da, 9:00etatik 17:00etara.

UEUk jakinarazi duenez, “Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.

IEB informatikari euskaldunen elkargune ere badenez, komunikazioen tartean, azken aldian izan diren esperientzia eta aplikazio interesgarrien berri emango dute egitasmoen arduradunek”.

UEUren Filosofia eta Informatika sailek ondu dute jarduera.

Informazio gehiago, hemen.

50_berdea