Egungo egoeran, telelana egiteko ez da nahikoa eramangarria hartzea logela batean sartzea. Bi asteko konfinamenduak baliabide teknologiko zehatzak eskatzen ditu, gure lanak aurrera egingo duela bermatzeko.

Interneterako konexio ona

Txorakeria dirudi, baina telelana bermatzeko ezinbestez izan behar dugu konexio on bat. Aintzat hartu behar da etxean lanean gauden bitaretan beste kide batzuk Fortnite-ra jolasten egongo direla edo Netflix ikusten. Horrek guztiak bandaren zabalerari eragiten. Zer egin horren aurrean?

Operadore nagusiak hasi dira jada doako gigak eskaintzen haien abonatuei, baina aukera on bat izan daiteke gure Interneteko konexio propioa erabiltzea mugikorra erabiliz, hau da, tethering eginda. Erraz-erraz azalduta, gure telefonoa router bihurtzea da tethering-a; operadoreek  30 eta 60 GB artean eskaintzen dituzte telefonoen bitartez. Halere, kolapsoa saihesteko aukerarik onena router osagarri bat da, esaterako, Google WiFi, zeinak konexioa kudeatzen duen eta baliabideak egokitzen dituen eskaeraren arabera.

Bideokonferentziak, aukera ona

Bideokonferentziak egiteko,,aukera merkeak eta oso ezagunak ditugu gure esku, tartean, WhatsApp-eko edo Messenger-eko bideo-deiak. Aukera horiek, gainera, pribatutasuna bermatzen dute.

Kontzentratu

Etxearen tamainaren arabera errazagoa edo zailagoa izango da kontzentratzea lan egiteko. Etxebizitzaren espazioaren tamaina gorabehera, oso garrantzitsua da kanpoko elementuengatik deskonektatzea edo urruntzea, eta lanean blokeka kontzentratzea. Horretarako oso egokiak dira zarata ixten duten aurikularrak, garestiak izanagatik ere. Aurikular horiek inguruko zarata aztertzen dute kanpoko mikrofonoen bidez, eta erabiltzaileak entzuten duen soinua orekatzen dute.

Familiaren berri izateko

Behin lan egiteko gunea onduta, etxeko txikien berri izatea ere garrantzitsua izaten da. Horretarako ere badira baliabideak; esaterako, bideokamera bat jartzea. Mugikor bidezko sarbidea duten bideokamerak oso interesgarriak dira horretarako, adibidez, Ring. Beste aukera bat da Nest Hub edo Amazon Echo Show dispositiboak erabiltzea. Baliabide horiek kamerak dituzte integratuta, eta etxeko beste leku batzuetan zer gertatzen den jakiteko bitarteko egokiak dira. Nagusientzat ere badira antzeko baliabideak, bakarrik bizi diren nagusiak nola dauden jakiteko.