Zazpi urtero, gutxi gorabehera, bideokontsolen belaunaldi ziklo berri bat gertatzen da; 2020an, hain zuzen, aldaketa horietako bat izango da. Aldaketa horren ondorioz, PS4 eta Xbox One alboratu egingo dira, eta Sony eta Microsoften PlayStation 5 eta Xbox Series X makina arrakastatsuak etorriko dira.

Sistema domestiko hauen bederatzigarren belaunaldia izango da, eta bideo-jokoak kontsumitzeko modua aldaraziko dute, hala edo nola. Streaming-a, edukiak nahierara kontsumitzeko zerbitzuak eta kontsolek izango duten potentzia teknikoa, maila handiko ordenagailuen parekoa, izango dira belaunaldi berriaren ezaugarriak. Horrek guztiak kontsolen arteko bataila gordina eragingo dun 2020ko amaieran. Norgehiagoka horretan bideo-joko esklusiboek zeresan handia izango dute, kontsumitzaileen hautua baldintzatuko baitute.

Halere, gutxi dakigu oraindik 2020an iritsiko diren bi kontsola nagusien inguruan, PlayStation 5 eta Xbox Series X: hasierako prezioa, familia bakoitzeko modelo eskuragarriak eta bideo-jokoen katalogoa, besteak beste.

Nintendok bestalde, ez du gerra horretan parte hartuko. Nintendo Switch,  2017ko martxoan merkaratua, azkar saldu da eta puri-purian dago, 2019an kontsola salduena izan baitzen, 50 milioi unitate hain zuzen. Nintendoren lehia diren PS4  eta Xbox One  kontsolak zaharkitua daude, sei urteko ibilbidea egin ondoren: lehenengoak 102 milioi unitate saldu ditu tarte horretan, eta bigarrenak berriz, 50 milioi inguru.

PS5 vs. Xbox One X

Bi kontsolak oso antzekoak dira, hardware eta prestazioen aldetik. Biek ala biek ray tracing-aren aldeko apustua egin dute: izpien trazatua denbora errealean, argiaren jauste-lekua deduzitzeko prozesadoreari esker. Horrek ahalbidetuko du efektuak eta erreflexuak hobetzea denbora errealean.

PlayStationen kasuan, GPU AMD Navi eta CPU Ryzen Zen 2 erabiliko ditu. Horri, estreinakoz, SSD egoera solidoko memoriak izango dituzte, karga-tarteak murrizteko eta bideo-jokoen  garapen-denborak murrizteko asmoz. Memoria horiek ahalbidetzen dute dauen irakurketa gordina azkarragoa eta zehatzagoa izatea.

Horri guztiari instalazio modularren integrazioa gehitu behar zaio: jokalariak aukeratuko du bideo-joko bat kanpaina modua instalatzea edo jokalari anitzeko aldea edo biak; esaterako, ez da beharrezkoa izango guztia instalatzea.

PS5aren Blu-ray disko fisikoak 100 Gbkoak izango dira, 8K edukiak erreproduzitzeko ahalmena dute, eta 4K bermatuko du, alegia, 60 irudi segundoko.

Xbox Series X, bestalde, potentzia handiko kontsolak dira, bai eta eraginkorrak eta bateragarriak ere. Microsoften, gainera, zarata gutxiko kontsola izango dela iragarri du, eta bere retro-bateragarritasuna azpimarratu du; esaterako, aurreko kontsolen bideo-jokoak eta periferikoak erabili ahalko da.

RDNA arkitektura duen AMD Zen 2 prozesadorea izango du, Xbox One X mnodeloa baino lau aldiz indartsuagoa. RAM GDDR 6 memoriak 4K ere bermatzen du. SSD memoria ere izango du karga-denborak ia guztiz ezabatzeko.

Bretainia Handiko Digital Foundry hedabidearen arabera, PS5 kontsolak 9.2 teraflop-eko potentzia izango du, eta Xbox Series X familiakoek berriz, 12 teraflop.

ps