Azkue Fundazioak babestutako ElkarrizKatea saio literarioaren laugarren atala plazaratu du Booktegik: ElkarrizKatea – Edorta Jimenez. Atal horretan Oier Guillan eta Edorta Jimenez solastu dira.
Hain justu, Booktegik eta Azkue Fundazioak lankidetza adostu dute aurten idazleen elkarrizketak biltzen dituen ElkarrizKatea saioaren denboraldi berria babesteko asmoz. Aurten, Iban Zaldua, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran, Oier Guillan, Ana Malagon, Edorta Jimenez, Laura Mintegi eta Idurre Eskizabel eseri dira Booktegiko ElkarrizKatea saioko aulkietan, Azkue Fundazioaren babesean. Ana Galarragak gidoiak prestatuko ditu, baita idazleen biografiak aurkeztu ere.
Halaber, euskal literaturari buruzko plataforma digitalak Xabier Etxaniz Rojo idazlearen Ekialdetik iritsi zen Enara argitaratu du, bai eta Rojori egindako bideo-elkarrizketa ere.