Lou Reed-en Oparia kontakizuna eta Mario Benedettiren poema-bilduma bat plazaratu berri ditu bere plataforman Booktegik.
Iban Lakak itzuli duen Benedettiren olerki-bildumaren harira, “Benedettiren obrek eguneroko bizimodua eta errealitateak dituzte oinarri nagusi. Eta azpimarratzekoa da, inolako ezbairik gabe, bere luma apartaren samurtasun eta humanismoa, eta baita bere aldarte on zein ironia zorrotza. Poesia berarentzat munduaren arima da, literaturaren Errauskine kuttuna. Eta arima horren bi taupada sentituko ditugu poema hauetan: hotzikara eta freskura. Elur-luma batek azalean eragiten duen hotzikara. Udako ekaitz baten freskura”.
Lou Reeden Oparia kontakizunak, ostera, ondokoa kontatzen du: “Waldo Jeffers-ek Martharen falta sumatzen du, baina ez du bidaia egiteko adina dirurik… Zer egin? Joatea lortuko al du? Lou Reeden narrazio labur-labur honetan erantzuna aurkituko du irakurleak”.