Tokiko SEOari esker, gure negozioaren ikusgarritasuna hobetu dezakegu, eta gure inguruko bezeroek aurkitu. Ildo horretan, gure webgunean eta Google Business Profiles bezalako direktorioetan argitaratzen dugun edukiak optimizatuta egon behar du gure eremuko erabiltzaileen bilaketei erantzungo dieten termino eta hitz gako egokien arabera kokatzeko.
Artikulu honetan edukiak aprobetxatzeko modurik onenak errepasatu nahi ditugu tokiko SEO estrategia bat sortzeko eta gure negoziora bezero gehiago erakartzeko:
Sortutako edukia optimizatzea: Interneten dagoeneko sortuta dugun eduki guztia aurkitzea izango da lehen urratsa. Alde horretatik, ez dugu gure webguneak soilik aintzat hartu behar, sare sozialetan, foroetan edo enpresen direktorioetan sortu dugun edukia ere bilatu behar dugu. Edukia optimizatzeko, gako-hitzen bilaketa bat egin beharko da, gure eremurako termino egokienak aurkitzeko.
Webgunea optimizatzea: edukia optimizatzeko zeintzuk hitz erabili behar ditugun argi dugunean, webgunea optimizatzeko unea iritsiko da. Beharrezkoa da izenburuan agertuko den gako-hitza bat aukeratzea, baita metadeskripzioa eta irudi nagusia ere. Web guneko irudi guztiak ere berrikusi beharko dira eta optimizatuta daudela ziurtatu. Aldi berean, argitaratu dugun edozein orrialde edo sarrera berrikusi beharko dugu, eta SEOrako optimizatuta dagoen berrikusi.
Harremanetarako orria: diseinatzaile eta webmaster askok harremanetarako orria ahaztu egiten dute, baina Googlek balio handia ematen dio orri horri. Optimizatu gabeko harreman-orri batek negozio-aukera asko galtzea eragin dezake empresa batean. Orrialde honek erabiltzaileentzat beharrezkoa den informazio guztia eduki behar du: enpresaren izena, helbidea eta telefono-zenbakia, ordutegia, mapa interaktiboa (Google Maps bidez egin daiteke) eta harremanetarako formularioa, posta elektronikoz harremanetan jarri nahi dutenentzat.
Tokiko edukia sortzea: edukia da erregea, beraz, Tokiko SEOren estrategia onenetako bat da inguruko erabiltzaileei balioa emango dien edukia sortzea. Adibidez, jatetxe bat badugu, zerrenda bat sor dezakegu “inguruko 10 plater tipiko onenekin” edo gure inguruko jarduerei edo lekuei buruzko gidekin.
Tokiko argitalpenak: ikusgarritasuna irabazteko beste modu bat da tokiko komunikabideekin harremanetan jartzea eta artikulu bat argitaratzeko eskatzea gonbidatu gisa. Bestalde, jatetxe bat sustatu nahi badugu, ekitaldi edo dastatze batera gonbida ditzakegu, gure negozioari buruzko artikulu bat idatz dezaten.