Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak webgune berria abiatu du, herritarrei gaiaren inguruko informazioa helarazteko eta herritarrak kontzientziatzeko, odola ematea eta izatea ezinbestekoa baita. Osakidetzako zentroak jakinarazi duenez, odol-stocka % 40-50 azpitik omen dago.
Odola emateaz gainera, webgunean bestelako gaiak ere jasotzen dira, esaterako, hezur-muina ematearen gaia: “Egin zaitez hezur-muin emaile!. 8 eta 40 urte bitartean badituzu eta osasuntsu bazaude, hezur-muinaren emaile izan zaitezke! Eta bizitza bat salba dezakezu!”.
Azkenik, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak informazio hori guztia biltzen duen aplikazioa ere abiatu dute. APPean ondoko informazioa biltzen da:
- Odola emateko guneak
- Odol-emaileen historia (ohiko emailea bazara)
- Odol-taldea eta Rh-a
- Berriro noiz eman dezakezun
Informazio gehiago, hemen.