Raspberry Pi 400 teklatua ordenagailu bat da eta 100 euro baino gutxiago balio du. Raspberry Pi-ren modelo berriak pantaila batera konektatu besterik ez du behar ordenagailu gisa funtzionatzeko.
Raspberry Pi-ren azken modeloa, Raspberry Pi 400, ordenagailu baten gisara funtzionatzeko behar duen guztia dauka bere baitan, pantaila izan ezik. Hauek dira bere neurriak: 28 zentimetro luzera, 12 altuera eta 2 zabalera. 100 euro inguru balio du, eta jada eskuragarri dago.
Raspberry Fundazioak ordenagailu eskuragarriak eta pertsonalizagarriak sortzeko sailaren nobedade nagusiena da Raspberry Pi 400 teklatua. Aurrekoa baino garestiagoa izangatik ere, askoz errazagoa da ingurune akademikoetan erabiltzeko eta mugitzeko.
Bere prezio ofiziala 70 dolarrekoa da, baina badago beste bertsio bat ere: sagua, elikadura-iturria, microSD txartela (Raspberry Pi OSekin kargatua), HDMI kablea eta hasiberrientzako gida bat bilzten ditu, eta 100 dolar balio du. Europan 100 euroren truke eskura daiteke.
Teklatuak lekua du bi HDMI mikro ataka dituen microSD txartel baterako, USB-C ataka bat (gailua korrontera entxufatzeko erabiltzen dena), bi USB 3.0 ataka, USB 2.0 ataka, GPIO pin bat eta Ethernet konexio bat.
Hala, Raspberry Pi 400-ren ezaugarrien ondorioz, tresna egokia izan daiteke etxe eta eskoletarako, programatzen ikasteko tresna gisa edo ordenagailu merke gisa erabiltzeko. Barrutik, gainera, lau nukleoko prozesadorea du 1,8 GHz ARM Cortex-A72.