
Sareetan euskarazko eduki-sorkuntza bultzatzea helburu duen egitasmoa da Bziber. Gaur egun, gure aisialdiaren zati handi bat sare sozialetan igarotzen dugu; horregatik, euskarazko eskaintza interesgarria eta erakargarria sortzea dugu xede. Horretarako, 14 urtetik gorako euskal eduki-sortzaileei zein sortzen hasi nahi dutenei bultzada eman nahi zaie. Lau astetan zehar, sareetan presentzia duten eragileen eskutik, edukia sortzeko aholkuak eta proposamenak partekatuko dira. Euskara eta aisialdia uztartzea da gure erronka nagusia!








