HAMARRATZ Ingurune digitalean euskaraz eta begirada kritikoarekin eskola-programa LH5etik Batxilergora arteko ikasleei zuzenduta dago, eta, helburua gazteek bizi dugun errealitate digitala modu kontzienteagoan eta etikoan erabiltzen ikas dezatela da. Digitalitate kritikoak ikasleek eremu digitalean jasan dezateketen zaurgarritasuna txikitu egiten du, eta, horrez gainera, ahalduntze teknologikorako bidea erakusten die.
2026-2027 ikasturtean jarriko da martxan Hamarratz, eta, eskola-programan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena emateko aukera izango dute 2026ko udaberrian info@azkuefundazioa.eus helbidera idatzita edota 94.402.80.81 telefonora deituta.








