WEBTEST.EUS izeneko autoebaluazio-tresnaren bidez, erabiltzaileek haien webguneen segurtasun-mailaren berri izan dezakete, “modu sinple eta argian”. Behin webgunearen analisia eginda, txosten automatiko zehatza sortzen du.
“Helburua da autodiagnostikoa erraztea, erasoen arriskua arintzeko eta datuen tratamenduari eragiten dioten arauzko baldintzak betetzeko”.
Ebaluazio-metodologiari harira, tresnak bi alde aztertzen ditu: SSL segurtasuna eta web-segurtasuna. “Gehienez ere 100 puntu lortu ahal izango dira, eta hautemandako hobekuntzetan oinarritutako puntuak emango dira. Horrela, bi arloetan errendimendua zehatz neurtu ahal izango da”.