Kasete analogikoak erreproduzitzen dituen tramankulua bueltan da. Oraingoan, Bluetooth teknologiarekin dator, eta It’s OK izenpean; NINM Lab-ek garatu du.
Walkmana aspaldi desagertu zen, baina kasete formatuak oraindik dira. Musika talde askok, esaterako, formatu horretan argitaratzen dituzte haien kantuak, kasetearen ekoizpena merkea baita.
Walkman berriak betiko trastearen ezaugarriak bertsuak ditu: irakurgailu magnetikoa dauka kaseteak erreproduzitzeko, eta plastikozko karkasa batek biltzen du.
Hartara, non da nobedadea? Fabrikatzaileak jatorrizko walkmanak zuen 3,5 mm-ko minijack-a jarri dio, baina Bloototh konektore bat ere ipini dio, bozgorailu eramangarri batekin edo kablerik gabeko entzungailuekin erabili ahal izateko. Horrekin batera, mikrofono bat ere txertatu dio, kasetera zuzenean grabatzeko.
Kickstarter plataforman sortutako egitasmoa da, eta oso harrera ona izan du retro joeren zaleen artean. Hala, walkaman garaikide honenn mezenas izan nahi duenak 58 euro jarri beharko ditu.
Introducing IT’S OK – The World’s First Bluetooth 5.0 Cassette Player from NINM Lab on Vimeo.