Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Talaiosen laguntzarekin eta HUHEZIren aholkularitzarekin Wikimedia darabilten ikas-egoera libreak argitaratu dituzte WikIkasi gunean. Orain arte, hain zuzen, ikasetetxeetan erabiltzeko prest dauden lau egoera plazaratu dituzte.
Ikas-egoerak
- Gelako geografia-aniztasuna Wikipedian lantzen ikas-egoera DBH 1en erabiltzeko modukoa da, gelara iristen diren jatorri anitzeko ikasleak hartu eta, elkarrekin, kulturartekotasuna eta euskara lantzeko helburuarekin.
- Emakumeak Wikipediara ekartzen: DBH 3-4ko ikasleentzat egokitutako ariketa da, Wikipedian edo Txikipedian emakumeen biografiak egin eta genero-arrakalaren inguruan jarduteko sortuta.
- Inguruko landareak dokumentatzen: DBH 4ko ikasleentzat, landare-itsutasuna eta ekosistemak hobeto ulertu, eta teknologia libreekin landareak identifikatu, sailkatu eta horien inguruko bideo laburrak egiteko proposamena da.
- Gure herriko eraikinak: DBH 3n lantzeko, gure herriko ondare eraikia hobetu ulertu, dokumentatu eta argazki bidez azaltzeko proposamena da. Adierazpen artistikoa, hizkuntzak eta historia batzeko proposamen berritzailea.
Informazio gehiago, hemen