AZKUEFundazioak eta Taupak elkarlanean egindako TikTokeko lehiaketak euskararen erabilera bultzatzea du helburu, eta aurten sekulako zabalkundea izan du sareetan

Martxoaren 23tik apirilaren 20ra bitartean TikTok sarean garatu den lehiaketa da Bziber eta aurten bere IX. edizioa egin du. Lau eduki sortzaileren proposamenei erantzunez, bideo ezberdinak egin behar izan dituzte parte-hartzaileek.

Bi kategoriatan parte hartu ahal izan dute aurtengo lehiakideek: kategoria orokorrean 14 urtetik gorakoa izatea izan da baldintza bakarra eta BZSAREA kategorian lehiatzeko berriz, 17 urte baino gehiago izan eta proposamen guztietako bideoak egitea izan da betebeharra, izan ere, bigarren kategoria honetan, hurrengo ediziorako kontratu profesional bat irabazteko aukera izan dute eduki-sortzaileek. Guztira, 34 parte-hartzaile izan ditu Bziberrek IX.  edizio honetan eta denen artean 112 bideo sortu eta partekatu dituzte, sareak euskaraz bustitzeko erronkaren aurrean erantzun sendoa erakutsiz.

Lau erronken irabazleak Irune Karasatorre (@iruneekarasaa_) etxarritarra, Aitor Yáñez (@aitorpezaa) tolosarra, Ainhize Azpiazu (@byainhi) azkoitiarra eta Uxue Cantón (@uxueecantoon_) gasteiztarra izan dira. BZSAREA kategoriako irabazlea berriz, Paul Elizondo (@paulelizondo9) bermeotarra izan da eta bera izango da ondorioz, datorren edizioko gidarietako bat.

Aurtengo edizioan sareetan sobera ezagunak diren lau eduki-sortzaile izan dira lehiaketaren gidariak: Andoni Etxezarreta (@_ibilimunduan), Janire Atxurra (@janiatxu), Julen Unanue (@unaanuue) eta Luma Otaño (@luma.ov). Lauen artean sormena lantzeko aukera eman duten proposamen erakargarriak luzatu dituzte eta eduki sorkuntzarako aholku aliagarriak eman dizkiete parte-hartzaileei.

Bziberren unibertsoaren barruan sortu den edukiak 1.400.000 ikustalditik gora pilatu ditu eta parte-hartzaileen hizkuntza ohituretan ez ezik, sareetako hizkuntza ohituretan eragitea ere lortu duela esan dezakegu.

Euskararen erabilera bizitzaren esparru guztietan bultzatzea funtsezkoa da hizkuntzaren biziberritze prozesuan eta sareetan eragiteko helburu horrekin elkarlanean jarraituko dugu AZKUE Fundazioak eta Taupak.