Maite Goñik zuzendu eta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzitako 10 minututan podcast teknopedagogikoak denboraldi berria abiatu du, bosgarrena hain zuzen.
Denboraldi berria Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia atalarekin hasi du: “Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko jarduera batzuk proposatu ditugu. Jantzi kaskoak eta adi!”
Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.
Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.