AZKUE Fundazioak Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa ondu du ikasturte honetan. Halaber, egitasmo berri hau irakasleen artean zabaltzeko asmoz, saio berezi bat prestatu du Durangoko Azokako egitarauaren barruan.

Saioaren xedea ondokoa da: irakasleek Hamarratz eskola-programa ezagutzea, bai eta beraien egunerokotasunean zein ikasgelan digitalitate kritikoaren inguruan kontzientzia hartzea. Horretarako, parte-hartzaileek eskola-programako lan-saio oso bat esperimentatuko dute.

Saioaren ezaugarriak:

  • Data: Abenduak 4
  • Non: Bizenta Mogel udal bibliotekan
  • Saioaren ordutegia: 10:00 – 12:00
  • Mailak: LH5etik hasi eta Batxilergoko 1go mailara arte

HAMARRATZ eskola-programa hiru mailatan banatzen da:

  • Kabletik tiraka (LH5 eta LH6): Interneten funtzionatzeko moduez eta egunerokotasunean, Internet nola erabiltzen dugun aztertzeko.
  • Bizitza sareak (DBH1 eta DBH2): Teknologia digitalek gure bizitzan eta gizartean, oro har, nola eragiten duten hausnartzeko.
  • EspekulAAtzaileak (DBH3, DBH4 eta BATXI 1): Adimen Artifizialak euskaldunon harremanetan nola eragiten duen aztertu eta gogoetatzeko.

Izena emateko, hemen.