Iazko urte gorabeheratsuak emandakoa bildu dugu Azkue Fundazioaren 2020. urteko memorian.
Azkue Fundazioak euskara esparru digitalean sustatzea du helburu, askotariko egitasmo digitalen bidez.
Proiektu horietako asko lankidetzan garatzen eta abiatzen dira, Azkueren helburu nagusienetako bat elkarlana sustatzea baita. Horretarako lan-sare zabal bat osatu nahi du eremu digitaleko hainbat euskal eragilerekin.
Azkueren egitasmoak euskaldun guztien mesederako gauzatzen badira ere, gazteak ditu jomugan.
Horrekin batera, Azkue Fundazioak Bilbon kokatutako Euskararen Etxea kudeatzen du.
2020an, COVID 19ak eragindako osasun-egoera larriaren ondorioz, Azkue Fundazioaren eta Euskararen Etxearen jardunek astindu nabarmena jaso dute; beraz, memoria honetan pandemiaren itzala sumatuko da ezinbestez. Halere, egoera zail horretan ere aurrerapausoak eman dira.