Euskarazko ikus-entzunezkoen sareko biltegi Euskal Encodings-ek 2021eko Interneteko Argia Saria hartu du. Iaz, Egunean Behin lehiaketak  jaso zuen saria.

Argia-k jakinarazi duenez, “sarean euskarazko film eta telesailen biltegirik handiena da Euskal Encodings. 2003tik auzolanean ari den komunitate irekiak eta diru asmorik gabekoak egin duen lan eskerga saritu dugu”.

Hala, 18 urtetan, 1.500 film inguru dira bildu dituzte webgunean; guztiak daude eskuragarri. Ekimenaren xede nagusia da euskaraz sortzen diren film, telesail, marrazki bizidun eta ikus-entzunezko oro sustatu eta munduko euskal komunitate guztiarentzat eskuragarri jartzea.

Argia-ren arabera, “hizkuntza menostu orok ikusgarri izan behar du biziberritzeko. Esparru guztietara zabaldua. Eta XXI. mende honetan gu guztion bizitzan eragin zuzena duen eremu garrantzitsurik bada, hori ikus-entzunezkoen mundua da. Baina, zer egin dezakegu euskaldunok erdara hutsean mintzo diren NetFlix, Amazon, Filmin, HBO erraldoiek edo Youtubeko eta telebistako milaka kateek osatutako armadaren parean?” Egoera horri erantzun nahi dio Euskal Encodings egitasmoak. Zorionak!