5G-ak urruneko lan espezializatuak egiteko aukera eskainiko du, errealitate areagotua indartuko du eta Gauzen Ineternet hauspotuko du.

2020ko lehen seihilekoan, operadoreei 5G zabaltzeko espektroa esleituko zaie. Egun baina, teknologiaren ezaugarriei eta haren aplikazio errealei buruzko zalantzak daude. Espektro erradioelektrikoaren 700 MHz-eko banda aske geratu zen estatuan martxoaren 3an. Orain arte eremu hori bete duen LTDak 5G-ri utzi dio espazio hori. Belaunaldi berriko sareen oinarriak eraikitzeko lehen harrietako azkena da hori.

ndotik, espektOroa banatu beharko da, eta banaketa horretan Europako hizkuntza gutxituek haien presentzia bermatu beharko lukete, aukera gutxi izango badute ere, operadore handien aurrean. Esleipena Espainiako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak egingo du, 2020ko ekainaren 30a baino lehen, EBk aginduta.

Hala, 700 MHz-ekoa 3,6 GHz eta 26 GHz-eko bandei batuko zaie, eta prest daude operadoreek antenak eta oinarrizko estazioak zabaltzeko. Dagoeneko l dira horiek hasii estatuko zenbait hiritan. Aldez aurretiko lan horiek beharrezkoak dira sare berriak eraikitzeko. Hedapen horren ondotik,  zerbitzuak eta aplikazioak etorriko dira. Baina oraindik 5G-ri buruzko iritzi komun asko daude zehaztugabeak edo zuzenki okerrak dira.

Hartara, 5G-ak ekarriko dituen benetako zenbait nobedade zerrendatuko ditugu jarraian.

Abiadura handiagoa ekarriko du gure mugikorretara. Jauzia benetan handia da. 1 Gb/s-ko abiadura eta 10 Gb/s-ko punta teorikoak aurreikusten dira. Erabiltzailearen esperientzia 400 edo 600 Mb/s ingurukoa izatea espero da. Hori etxeko zuntz optikoa baino gehiago da. Galdera da ea erabiltzaileek abiadura hazkunde hori behar dugun. Hego Korean, non dagoeneko milioi eta erdi harpidedun dauden 5G sareetan, 4K bereizmeneko bideoak deskargatzeko eta bideojokoetarako erabiltzen dute.

Errealitate birtuala, handitua eta mistoa bultzatuko ditu. Errealitate birtuala dagoeneko martxan da, baina oztopoz josita dago. Betaurrekoak ekipo informatikoekin konektatzen dituzten kableak desagertu egin behar dira, eta 4K-ra iritsi behar du pixelek noizean behinkako erasoak ez jasateko. Egungo wifi-a ere ez da iristen estandar horietara. Bestalde, errealitate areagotuak, objektuak erabiltzailearen ikusmen-eremuan gainjartzen dituenak, latentzia jaitsi behar du. Gainjarritako objektua erabiltzailearekin mugitu behar da. Horretarako, 12 milisegundo inguru behar dira. Eta hori 5G-k ahalbidetuko du.

Aldaketa handiak enpresentzat izango dira. 4G-ak jauzi kualitatiboa eragin zuen kontsumitzaileen zerbitzu mugikorretan. Baina 5G-ak ñabardura desberdina du: komunikazioetara eta erabilera sektorialetara ere bideratutako den lehen belaunaldia izango da. Eta horrek aldaketa ekarriko du jarduera ekonomiko osoan. Sektore hauetan, hain zuzen, esperientzia pilotuak garatzen ari dira: osasuna, nekazaritzako elikagaiak, manufaktura, turismoa edo automobil-industria.

Fabrikazioan eragina izatea aurreikusten da, muntaketa-instalazio automatizatuak eta mantentze-lan prediktiboak garatuz: ibilgailu autonomoetan, autoak, trenak edo banaketa-dronak; edo osasunean, telelaguntzako, etengabeko monitorizazioko edo etxeko ospitalizazioko ereduak ezarriz. Sektore ekonomiko traktoreek haien errendimenfua hobetuko dute 5G-ri esker, baina baita 5G beste teknologia batzuekin uztartuko delako, hala nola adimen artifizialarekin edo Gauzen Internetekin.

Urruneko lan espezializatuak ahalbidetuko ditu. Bulegoa etxera eramateko aukera eskaintzen dute smartphonek ta hodeiak . 5G-ak beste urrats bat eskainiko du: zerbitzu eta negozio-eredu berrietarako atea izango da. 5G errealitate areagotuarekin konbinatuz gero, urruneko konponketa tekniko konplexuko zerbitzuak egin ahal izango dira. Beste adibide bat 4.0 kirurgia da: robotizazioa, analitika eta errealitate areagotua 5G-rekin uztartuko dira, operazioak urrunetik egiteko.

Benetako Gauzen Ineternet garatuko da. Gauzen Internet existitzen da, baina 5G-ak emango dion bultzada izugarria izango da. Gaur egun wifi puntu bat behar da sentsoreak eta beste gailu batzuk konektatzeko- Laster, dimentsio berri bat zabalduko da, konektatutako baina mugitzen ari diren gauzen dimentsioa, mobile IoT deituko dena. 4G-k ez du hori onartzen, muga asko baititu oinarri-estazio batek jasan dezakeen SIM txartel-kopuruari dagokionez. 5G-aren ondorioz, produktu guztiak konektatuta egongo dira eta, beraz, adimendunak izango dira; esaterako, auto batek beste auto batekin eta semaforoekin hitz egingo du.