Umap.eus-ek jakinarazi duenez, “gutxienez 70.000 euskaldun gaude Twitterren”. Horietatik 15.000 aktiboak dira, eta egunero 6.000-7.000 txio inguru argitaratzen dira euskaraz. “Euskarazko 2,5 milioi txio urtero! Euskaldunok bagarela nor Twitterren!”.

Sustatu.com webgunean jaso duenez, “Sustatu.com webguneak jaso duenez, “2010eko urrian argitaratu zuen Codesyntaxek RobSoc teknologian oinarritutako Umap.eus webgune eta zerbitzua. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen jardun du harrezkero, Twitterren dabiltzan euskaldunak aurkitzen, euren txioak jasotzen eta euskarazkoak bahetzen. Dena automatikoki. 10 urte bete ditu, hortaz, CodeSyntaxen dugun zerbitzurik kuttunenetakoak”.

Hamar urte horien laburpena ondoko datuetan laburbiltzen da: 70.000 euskaldun potentzial aurkitu dituzte Twitterren. Hilero 9.000 txiolari inguruk argitaratzen dute euskaraz, hau da, urtean 15.000 inguruk. Orotara, 6-7 milioi txio argitaratzen dira, %35-45 inguru euskaraz. “Hau da, egunero 6.000-7.000 txio botatzen ditugu euskaraz; hilean 250.000 inguru”.

Umap.eus Twitterreko euskarazko jardunaren jarraipen egiten duen tresna da. Askotariko datuak argitaratu eta biltzen ditu Umap.eus-ek: joerak, rankingnak, albisteak, eta abar.

Azken boladan, gainera, hobekuntzak egiten ari dira datu gehiago eta zehatzagoak zabaltzeko. Maiatzearen jakinarazi zutenez, “azken asteotan egindako zenbait eguneraketaren ostean, hemendik aurrera euskal twitterlarien datu gehiago azaleratuko ditugu bakoitzaren profilean. Besteak beste, urterik urte argitaratutako txio kopuruak eta hizkuntza-erabilera”.